Gaia

XSLaren edukia

Hizkuntzaren Bariazioa eta Barietateak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Hizkuntzaren aldakortasuna eta bariazioa hizkuntzen didaktikan aintzat hartu beharreko gaia dugu, hizkuntza estandarraren erabilera esparruek suposatzen duten hizkuntzaren bariazioaz gain hiztunen hizkuntza erabileren aldakortasuna eta aberastasuna aintzat hartuz eta horien erabileraren zergatiak eta funtzioak ikasleekin behatuz eta erabilera guztiekiko errespetua sustatuz.

Gauza jakina da, eskolaren historian hizkuntzaren aldaera idatziak eta formalak izan direla berariazko irakasgai edo edukiak. Azken hamarkadetan, berriz, ahozko adierazpidea irakaskuntza objektu bihurtu da. Horrez gain, hizkuntza eskolako alor, jakintza-eremu ezberdin eta mintza jardun ezberdinei lotuta irakatsi beharra dago eskolan bertan hizkuntzaren erabilerak izan dezakeen bariazioa eta aldakortasuna, lanketa xehea eginez. Ikasleei unean-unean ekoiztea eskatzen zaizkien ahozko nahiz idatzizko testuetako hizkuntza erabilera ezberdinetako ezaugarriak xehetu, modu gidatuan eskaini eta ebaluazio irizpide zehatzak ematea ezinbestekoa da hizkuntza gaitasun edo konpetentzien garapena bermatzeko.

Curriculum eleaniztunaren barruan honakoa eskatzen da: ikasleei eremu pertsonal, akademiko eta profesionalerako erabileran prestatzea. Horrek bariazio handi baten barruan aukerak egitea eskatzen du modu integratuan eta integralean, eskolako irakasle guztiek lan bateratua egitea eskatzen. Horretan trebakuntza eskaini gura du irakasgai honek, aukera egokiak egin eta argudiatuz, beti ere ikasleen profil zehatza kontuan hartuz, hizkuntza bakoitzaren egoera aintzat hartuz, proposamen didaktiko kontestualizatuak eginez.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
DIAZ DE GEREÑU LASAGA, LEIREEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEuskal Filologialeire.diaz@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Desarrollar la capacidad de análisis de los fenómenos de variación lingüística, en función de la identidad social y geolectal de los hablantes en las comunidades lingüísticas, utilizando la metodología y los procedimientos característicos de la disciplina.30.0 %
Capacidad para abstraer las propiedades y características sociales y dialectales de las lenguas partiendo del estudio de la diversidad lingüística.20.0 %
Usar y procesar diversas fuentes de información, con el fin de extraer información significativa de ellas, interpretando y evaluando dicha información con espíritu crítico, a través del análisis y la evaluación.25.0 %
Reflexionar sobre la diversidad lingüística del multilingüismo y el multiculturalismo en el mundo, con el fin de tomar conciencia de la relevancia del estudio de las lenguas en su entorno social y geolectal, con especial atención al caso vasco15.0 %
Ser capaz de usar la terminología más usual y la metodología específica de la materia .10.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala153045
Gelako p.151530

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak20.0100 %
Eztabaida taldean10.0100 %
Gelako praktikak10.0100 %
Iturriak eta baliabideak erabiltzea5.0100 %
Kasuen azterketa30.0100 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak25.0 % 25.0 %
Banakako eta/edo taldeko lana, entsegua25.0 % 25.0 %
Garatu beharreko galderak25.0 % 25.0 %
Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo arazoak)25.0 % 25.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

E1.Hizkuntzaren aldakortasunaren alderdi nagusi batzuk (modalitatea; aldakortasun diafasikoa, e.a.) testu-generoaren bitartez irakasgarri egitea eta testu enpirikoak erabiliz kontestua eraikitzen duten propietateak ezaugarritu eta bereiztea.

E2. Hizkuntza gutxitua ardatz den testuinguru eleanitz batean, talde-lanean, hizkuntzaren aldakortasuna hizkuntzen irakaskuntza egitasmoak garatzeko baliatzea.

E3. Testu-generoen ezaugarri komunikatibo, diskurtsiboak eta linguistiko ezaugarritzea.

E4. Hainbat iturritatik ateratako informazioa aztertu, ebaluatu eta erabiltzea.



Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

2 atal nagusitan egingo da ebaluazio jarraia aukeratzen duen ikaslea:

1) Eskoletara etorri eta gai bakoitzaren harian egiten diren ariketa eta/edo lan guztiak egin behar dira. Eskoletan parte hartuko da eta gaiez gai eginaraziko diren lanak ere izango dira (%50), ebaluaziorako direnak unean uneko ariketan adieraziko da.

2) Lan nagusia testu-genero baten irakaskuntzaren inguruan egin beharko da (banaka edo taldeka) hizkuntzen trataera bateratuaren ikuspegia hartuz: Lan honen helburua da irakasle-gaiak gure hezkuntza sistema eleaniztunean hizkuntza ekintzen berezko aniztasuna irakasgarri egiteko baliabide teoriko eta metodologikoak bereganatzea. Bereziki, hizkuntzaren berezko aniztasun eta aldakortasuna baliatu eta irakasgarri egiteko testu eta diskurtso mailako ezaugarriak erreparatzeko gaitasuna garatu beharko da bibliografia ere erabiliz (aukeratzen den testu-generoaren arabera eskainiko da gutxienez lan bat taldeko). Lan honek eskolaz-eskola emango diren irizpideak jasoko ditu eta bibliografia erreferentziekin osatuko da lana. Talde-lana idatziz aurkeztu beharko da (%25) eta baita ahoz (%25) ere. Eskolan emango dira lan hau egiteko jarraibide eta irizpide zehatzak.



KONTUAN IZAN BEHARREKO OHARRA:

-%80ko asistentzia bete ezin duenak baimen berezia eskatu beharko du.

-Baimen berezia lortzen duenak 10 puntuko azterketa egin ahal izango du.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

- Ebaluazio jarraitua egindako ikasleen kasuan, ohiko deialdian gainditu gabeko osagaiak bakarrik ebaluatuko dira.

- Ebaluazio ez-jarraituaren kasuan, 10 puntuko azterketa egin behar da, gaitegian landutako gaitasunen ingurukoa.

Irakasgai-zerrenda

1. Komunikazioaren garapenarekin lotutako konpetentziak eta hizkuntzaren aldakortasuna: zein ekarpen hizkuntzen didaktikarako?

2. Hizkuntzaren aldakortasuna (funtzionamendua) eta kontestua: ikuspegi teorikoa.

3. Hizkuntzaren aldaera anitzak eskolako ahozko komunikazioan.

4. Hizkuntzaren aldaera anitzak irakasgarri egiteko erreminta teorikoa (bereziki HTBri begira): testu-generoa.

5. Hizkuntzaren aldaera anitzak irakasgarri egiteko erreminta metodologikoa: Genevako sekuentzia didaktikoak.

6. Itzulpena baliabide didaktiko gisa: hizkuntzen (HTBn) eta aldaeren lanketa.



Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

- EGELAn eskuragarri egongo den dokumentazioa.



- Eskoletako askotariko jardueren harira norberak jasotako oharrak.



Oinarrizko bibliografia

(Egelan eskuragarri izango da bibliografia luzeagoa eta sakonagoa).



ALEGRIA, A.; DIAZ DE GEREÑU, L. & MANTEROLA, I. (2008). Ahozko komunikazioa. Ahozko diskurtsoa arautzen duten osagaiak eta arauak. Ahozko komunikazioari dagozkion estrategiak. Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Euskara eta Literatura. Gai hautatuak. Sevilla: MAD, 71-106.



ANAKABE, M. J.; MIELGO, R.; OCIO, B. (2013). "La construcción de secuencias didácticas. Habilidades profesionales y dificultades en los procesos de formación del profesorado". Ikastaria, 19, 221-237.



APRAIZ, M.V., PÉREZ, M. & RUIZ, T. (2012). “La enseñanza integrada de las lenguas en la escuela plurilingüe”, Revista Iberoamericana de Educación, 59, 2012. 119-137.



BERRENDONNER A. (1986). "Discours normatif VS discours didactique", In Etude de

Linguistique Appliquée n°61, Discours didactiques et didactique des langues, 9-17).



BRONCKART J.P.(1991). Perspectivas y límites de una diversificación de la enseñanza de la lengua materna. In Idiazabal I. (Ed.) (1992) Pedagogia del texto.Testuaren Pedagogia, Bilbao, Labayru (31-51)



DOLZ, J & SCHNEUWLY B. (1997). Géneros y progresión en expresión oral y escrita. Elementos a partir de una experiencia realizada en la Suiza francófona. Textos de Didáctica de la Lengua y de la Literatura 11, 77-98.



DOLZ, J. & GAGNON, R. &MOSQUERA, S. (2009). La didáctica de las lenguas: una disciplina en proceso de construcción. Didáctica. Lengua y Literatura 2009, vol. 21 117-141



DOLZ, J. & GAGNON, R. (2011). El Género textual, una herramienta didáctica para desarrollar el lenguaje oral y escrito. Lenguaje, 2010, 38 92



ETXEZARRAGA, N. (2016). Nola erabili itzulpena euskarazko irakaskuntza elebi/eleaniztunean. Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, 48(121), 141-163.

GARCIA-AZKOAGA, I.M. (2015). Ahozko euskara, ikerketarako unibertsoa, BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 96 (3). (ISSN: 1130-8435). 11-28.



GARCIA-AZKOAGA, I.M. & Idiazabal, I. (Ed.) (2015). Para una ingeniería didáctica de la educación plurilingüe. Bilbao: Universidad del País Vasco. (ISBN: 978-84-9082-205-0)

GARCIA AZKOAGA, I.M. (2016). Anafora eta erreferentziakidetasuna: izen-kohesiorako baliabideak. Bilbo: UEU. ISBN:978-84-8438-602-5.



GARCIA-AZKOAGA, Ines, IDIAZABAL, Itziar, LARRINGAN, Luis M. (2015). “Narratze trebetasunen garapena. Ipuin bera eta ume bera hiru adin ezberdinetan” . In GARCIA-AZKOAGA, I.M. & MANTEROLA, I. (2016). Las secuencias didácticas de lengua: una encrucijada entre teoría y metodología, Calidoscopio, vol. 14, nº1, 46-58. (ISSN: 2177-6202) (DOI: Unisinos - 10.4013 /cld.2016.141.04) (ISSN: 2177-6202).



IDIAZABAL, I. (2008). Gramatika eta hizkuntzaren didaktika. In X.Artiagoitia & J. Lakarra (eds.) 2008, Gramatika Jaietan Patxi Goenagaren omenez. Bilbao: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea 413-432. ISBN 978-84-9860-085-8



LARRINGAN, L.M. & IDIAZABAL I. (2005). Euskararen kalitatea aztertzeko marko teorikoa eta metodologia, in Ikastaria, 14, 9-29. Donostia, Eusko Ikaskuntza, 2005. 9-29. ISSN: 1137-4446



LARRINGAN, L.M. (2007). Testu-motak eta testu-antolatzaileak: zer lotura?, in I. Plazaola & M. P. Alonso (Ed.) Testuak, diskurtsoak eta generoak. Euskal Testuen azterketa korrontea. Donostia: Erein. 119-134.



LARRINGAN, L.M. (2009). Testua, Testu-Generoa eta Hizkuntzaren Ikas/Irakaskuntza, EUSKARA 2009: 54,2-1 zatia. 505-539.



LARRINGAN, L.M., IDIAZABAL, I. & GARCIA-AZKOAGA, I. (2015). “Cartas al director escritas em euskera y castellano por jóvenes bilíngues. Transferencias de estratégias y destrezas textuales y discursivas”, in Garcia-Azkoaga, I. & Idiazabal, I. (ed.), Para una ingeniería didáctica de la educación plurilingüe. Bilbo: UPV/EHU. 147-171.

MIRAS, M. (1984) Lenguaje y clase social en la infancia. In M. Siguán (Ed.), Estudios sobre psicología del lenguaje infantil Madrid: Pirámide.



ORTEGA, A. ; AMORRORTU, E. ; GOIRIGOLZARRI, J. & URLA, J. (2016). Euskal hiztun berriak: esperientziak, jarrerak eta identitateak. Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia & Deustuko Unibertsitatea. ISBN: SBN 978-84-15759-95-9 Sarean eskuragarri: https://blogs.deusto.es/euskalgaiak/wp-content/uploads/2016/11/Euskal-hiztun-berriak-2016-Deustuko-Unibertsitatea.pdf



ORTEGA, A. & ANAKABE, M.J. (2015). “Integración de lenguas y áreas desde proyectos globales: una propuesta de integración de las materias Conocimiento del Medio, Euskera, Lengua Castellana e Inglés”, in Garcia-Azkoaga, I. & Idiazabal, I. (ed.), Para una ingeniería didáctica de la educación plurilingüe. Bilbo: UPV/EHU. 291-319.



URLA, J., AMORRORTU, E. , ORTEGA, A., GOIRIGOLZARRI, J. & URANGA, B. (2016). "Authenticity and Linguistic Variety among New Speakers of Basque". Language Documentation & Conservation Special Publication, ed. by Vera Ferreira and Peter Bouda. Language Documentation and Conservation in Europe, 9 (January 2016). 1-12. Open access: http://nflrc.hawaii.edu/ldc/ http://hdl.handle.net/10125/24655 .



Chartrand, Suzanne-G., Émery-Bruneau, J. et Sénéchal, K. avec la coll. de Pascal Riverin (2015). Caractéristiques de 50 genres pour

développer les compétences langagières en français. Québec : Didactica, c.é.f.; en ligne :

www.enseignementdufrancais.fse.ulaval.ca



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak