Gaia

XSLaren edukia

Nerabeen Nortasunaren Garapena

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterrari dagokio Nerabeen Nortasunaren Garapena irakasgaia.



Irakasgai hau master horretako modulu orokorrari dagokio, beste 5 irakasgairekin batera: Hezkuntza Testuinguruak, Eskola Inklusiboa: irakaskuntza Ekintza, Aniztasuna eta Desberdintasuna, Hezkuntza Orientazioa eta Tutoretza, Bigarren Hezkuntzako Hezkuntzaren Psikologia eta Eskola Sistema, Familia eta Giza Eskubideak Aldaketa Gizartean, modulu generikoa osatzen duten 18 ECTS kredituei 3 ECTS krediturekin lagunduz.



Derrigorrezko irakasgai presentziala da (30 ordu, ikasgelatik kanpoko 45 lanordurekin osatzen direnak), eta modulu honetako Bigarren Hezkuntzako Psikologia irakasgaiarekin batera, Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologiari hurbilketa bat eskaintzen dio, nerabezaroan bertan gertatzen diren aldaketa-prozesuen ikuspegi orokor bat eskainiz, baita hezkuntza-etapa honetan hezkuntza prozesuetan parte hartzeagatik ematen diren aldaketen ikuspegia emanez ere.



Nerabeen Nortasunaren Garapena irakasgaia euskaraz edo gaztelaniaz ematen da, UPV/EHUren campusaren edo irakasteko lekuaren arabera. Irakasgai hau EHUko hiru campusetan ikasten da; zehazki, Leioako Bilboko Hezkuntza Fakultatean, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean eta Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Irakasgai honen bidez, ikasleek etorkizuneko irakaskle bezala nerabeen garapen positiboa ahalbidetuko duten ikaskuntza-espazioak diseinatzeko eta errazteko beharrezkoak diren ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak eskuratu eta garatzea nahi da, nerabeen ezaugarri ebolutiboak eta pertsonalak kontuan hartuko dituztenak.



Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ANTONIO AGIRRE, IRATXEEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego Atxikia (Laguntzaile Doktorea)DoktoreaElebidunaBilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologiairatxe.antonio@ehu.eus
AXPE SAEZ, INGEEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaBilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologiainge.axpe@ehu.eus
REVUELTA REVUELTA, LORENAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaBilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologialorena.revuelta@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
A) Comprender y contrastar las aportaciones de la psicología evolutiva sobre el desarrollo humano señalando las características diferenciales de este proceso en la etapa de la adolescencia.30.0 %
B) Identificar y describir las características básicas y posibles disfunciones del desarrollo evolutivo en la adolescencia, reconociendo aspectos vinculados a diferentes ámbitos de desarrollo evolutivo (biológico, cognitivo y psicosocial).30.0 %
C) Elaborar propuestas de intervención que, considerando diversas capacidades, necesidades y ritmos evolutivos, posibiliten la prevención y el desarrollo de la personalidad del alumnado adolescente.40.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala153045
Gelako p.151530

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak15.030 %
Gelako praktikak10.017 %
Irakurketa eta analisi praktikoak10.010 %
Iturriak eta baliabideak erabiltzea10.010 %
Kasuen analisia5.010 %
Talde-lana25.020 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Idatzizko azterketa30.0 % 60.0 %
Lan praktikoak30.0 % 60.0 %
OTROS10.0 % 30.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

1) Nerabezaroaren eta nerabeen ezaugarriak identifikatzen ditu eta aztertzen ditu hainbat teoria, ikuspegi eta kontzeptuak erabiliz

2) Ikasle nerabeen nortasunaren garapena eta ikaskuntzarako izan ditzakeen ondorioak eta zailtasunak ulertzen ditu eta haien arabera kasuak aztertu eta esku-hartzeak proposatzen ditu

3) Garapen kognitiboa, soziala eta nortasunarena sustatzeko ikas-irakaskuntza proposamenak diseinatzen ditu

4) Hezkuntza egoerak planifikatzen ditu, ikasleen ezaugarri eta premien aniztasuna kontuan harturik

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ebaluazio-sistema campus eta fakultate bakoitzari egokitzen zaio. Ikasleek eGela-n eskuragarri dagoen irakasgaiaren gida kontsultatu beharko dute, ikasgaia ebaluatzeko sistemaren zehaztapenak ezagutzeko, eta edozein zalantza izanik, ikasgaia bere taldean ematen duten irakaslearekin argitzeko.

Irakasgaia ebaluatzeko sistemak bi modalitate ditu: ETENGABEKO ebaluazioa eta AZKENA.





Etengabeko EBALUAZIOA (ohiko deialdia)



Hiru bloke ditu, irakasgaiaren kalifikazioa osatzen lagunduko dutenak:

A) % 30-60 artean: lan praktikoak

B) % 10 eta % 30 artean: irakasgaiko beste zeregin eta jarduera batzuk

B) % 30-60 artean: azterketa

Ikasgaia gainditzeko, hiru blokeak gaindituta egon beharko dira.





AZKEN EBALUAZIOA ETA ETENGABEKO EBALUAZIOA (ohiko deialdia)



Ikasleek azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute, etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartu duten ala ez alde batera utzita. Horretarako, ikasleek idatziz aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duten irakasleei etengabeko ebaluazioari uko egiten diotela (irakasleekin kontsultatu) masterra hasi eta lehenengo astean, masterraren egutegiaren arabera.



Azken ebaluazioaren modalitatea ezohiko deialdiaren atalean deskribatzen da.





OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA



Graduko titulazio ofizialetan ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudiaren arabera (https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia):



1.- Deialdiari uko eginez gero, ez aurkeztutzat kalifikatuko da.



2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, banakako probaren edo azterketaren pisua irakasgaiaren kalifikazioaren % 40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da azken proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa aurkeztu gabe uzteko.



3.- Azken ebaluazioa denean, azterketen data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, automatikoki egingo zaio uko dagokion deialdiari.





Oharra: COVID-19aren ondoriozko egoerak hala eskatuko balu, ikasgaia modu ez-presentzialean gauzatuko da eGela eta bideokonferentzia-sistemaren bidez (beharrezkoa balitz), ohiko eta ezohiko deialdiaren ebaluazio-sistema barne.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Graduko titulazio ofizialetan ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudiaren arabera (https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia):

1.- Deialdi arruntean irakasgaia gainditzen ez duten ikasleek eskubidea izango dute ezohiko deialdiaren amaierako ebaluazio-proba osatzen duten azterketetara eta ebaluazio-jardueretara aurkezteko, deialdi horretan aukeratutako ebaluazio-sistema edozein dela ere.

2.- Aparteko deialdietan, amaierako ebaluazio-sistemaren bidez bakarrik ebaluatuko dira irakasgaiak.

3.- Ezohiko deialdiaren amaierako ebaluazio-probak definitutako ikaskuntza-emaitzak ebaluatu eta neurtu ahal izateko behar diren azterketa eta ebaluazio-jarduera guztiak izango ditu, deialdi arruntean ebaluatu zirenekin parekatzeko moduan. Ikasleek ikasturtean zehar lortutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Ikasturtean zehar egindako ebaluazio jarraituaren bidez emaitza negatiboak lortu badira, emaitza horiek ezingo dira mantendu ezohiko deialdirako. Deialdi horretan, ikasleek kalifikazioaren % 100 lortu ahal izango dute.





EZOHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA



Graduko titulazio ofizialetan ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudiaren arabera (https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia):

1.- Deialdiari uko eginez gero, ez aurkeztutzat kalifikatuko da.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, probaren pisua irakasgaiaren kalifikazioaren % 40 baino handiagoa bada, nahikoa izango da azken proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa aurkeztu gabe uzteko.

3.- Azken ebaluazioa denean, azterketen data ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, automatikoki egingo zaio uko dagokion deialdiari.





Oharra: COVID-19aren ondoriozko egoerak hala eskatuko balu, ikasgaia modu ez-presentzialean gauzatuko da eGela bidez eta beharrezkoa izan litekeen bideo-konferentzia sistemaren bidez, ohiko eta ezohiko deialdiaren ebaluazio-sistema barne.

Irakasgai-zerrenda

Garapena eta bilakaeraren psikologia: historia, oinarrizko kontzeptuak.

Nerabezaroa: garapen biologikoa pubertaroan

Nerabezaroa: garapen kognitiboa.

Nerabezaroa: garapen psikosoziala eta nortasunaren garapena.

Nerabezaroan garapena errazteko hezkuntza-arloko esku-hartzea.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

- Irakasleek proposatutako hezkuntza-materialak (irakurketak, apunteak, jarduerak).







- Baliabide elektronikoak (eGela plataforma birtuala, UPV/EHUren posta elektronikoa), ikasleek maiz kontsultatu beharko dituztenak egunean mantentzeko.



Oinarrizko bibliografia

Berger, K.S. (2004). Psicología del Desarrollo. Infancia y Adolescencia. Panamericana.



Castro Masó, A. y López Fuentetaja, A.M. (2007). Adolescencia. Alianza Editorial.



Garaigordobil, M. (2008). Intervención Psicológica con adolescentes. Pirámide.



Marchesi, A., Coll, C. y Palacios, J. (1999). Desarrollo psicológico y Educación. 3. Trastornos de desarrollo y necesidades educativas especiales.



Martín Bravo, C. (2011). Psicología para el profesorado de Educación Secundaria y Bachillerato. Pirámide.



Mietzel, G. (2005). Claves de la Psicología Evolutiva. Herder.



Palacios, J., Marchesi, A. y Coll, C. (1991). Desarrollo psicológico y educación, I. Psicología evolutiva. Alianza.



Papalia, D.E., Wendkos Olds, S. y Duskin Feldman, R. (2005). Desarrollo humano. McGraw-Hill.



Santrock, J.W. (2004). Adolescencia. Psicología del Desarrollo. McGraw-Hill.



Trianes Torres, M. V. y Gallardo Cruz, J.A. (2003). Psicología de la Educación y del Desarrollo en contextos escolares. Pirámide.



Willingham, D. T. (2011). ¿Por qué a los niños no les gusta ir a la escuela?. Grao.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Berger, K. S. (2001). Psicología del desarrollo: Adultez y Vejez. Médica Panamericana.



Clemente, A. (1996). Psicología del desarrollo adulto. Narcea.



Córdoba, A. I., Descals, A., y Gil, M. D. (2009). Psicología del desarrollo en la edad escolar. Pirámide.



López, F. (2010). Necesidades en la infancia y en la adolescencia. Respuesta familiar, escolar y social. Pirámide



López, F., Etxeberria, I., Fuentes, M. J., y Ortiz, M. J. (1999). Desarrollo afectivo y social. Pirámide.



Martín, C. (1999). Psicología del desarrollo y de la educación en edad escolar. Ámbito.



Muñoz, V., López, I., Jiménez, I., Ríos, M., Morgado, B., Román, M., Ridao, P., Candau, X., y Vallejo, R. (2011). Manual de psicología del desarrollo aplicada a la educación. Pirámide.



Rodrigo, M. J., y Palacios, J. (2004). Familia y desarrollo humano. Alianza Editorial.



Rogoff, B. (1993). Aprendices del pensamiento. El desarrollo cognitivo en el contexto social. Paidós.



Shaffer, D. R. (2002). Desarrollo social y de la personalidad. Thomson.



Aldizkariak

Infancia y Aprendizaje https://www.tandfonline.com/toc/riya20/current



Revista de Psicodidáctica http://www.vc.ehu.es/deppe/revista.html



INFAD http://infad.eu/RevistaINFAD/



Papeles del psicólogo http://www.papelesdelpsicologo.es/



Psiquiatría y psicología del niño y del adolescente http://www.paidopsiquiatria.com/



Anuario de Psicología http://www.raco.cat/index.php/AnuarioPsicologia



European Journal of Education and Psychology http://www.ejep.es/



Infancia http://www.revistainfancia.org/



Revista de Educación Social http://psicologica.idoneos.com



Educación social: Revista de intervención socio educativa http://www.peretarres.org/revistaeducacionsocial/index.html



Estekak

Educar: Comunidades virtuales de aprendizaje colectivo http://www.educar.org/



FIA http://www.fia.es



Aprendemos juntos: https://aprendemosjuntos.elpais.com/



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak