Irakasleak

XSLaren edukia

ITZIAR ESEBERRI BARACE

Ezagutza arloa
Elikadura eta Bromatologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
itziar.eseberri@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Nutrigenomika eta nutrizio pertsonalizatuan Doktorea da. EHU-n Giza Elikadura eta Dietetikan diplomatu ostean, “Nutrizioa eta Osasuna” Masterra burutu zuen Unibertsitate berean, hala nola “Nutrició i Metabolisme” Masterra Bartzelonako Unibertsitatean (UB).

Farmazia Fakultatean Giza Nutrizioa eta Dietetika (GND) eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako (EZT) graduetan eta Nutrizioa eta Osasuna master ofizialean irakaslea da, baita Gasteizeko Erizaintzako Unibertsitate-eskolan ere. Gainera, Gradu amaierako lanetan (GrAL) eta Master amaierako lanetan (MAL) zuzendari bezala jarduten du.

Kalitate eta akreditazioaren ebaluaziorako agentzia nazionalaren (ANECA) ebaluazio positiboa jaso du Irakasle Doktore kontratatua, Irakasle Doktore laguntzailea eta Unibertsitate pribatuko irakaslea izateko, eta Unibasq-eko Irakasle Agregatua izateko ebaluazio positiboa ere.

Dozentzia lanetan jarduteaz gain, nutrizioaren alorreko ikerkuntzan ere lan egiten du. Bere ikerkuntza-ildo nagusia obesitatea eta haren koerikortasunen tratamenduan lagungarriak izan daitezkeen molekula bioaktiboen bilaketa da. Lan horretatik eratorritako produkzio zientifikoa hurrengo weborrian kontsulta daiteke: https://orcid.org/0000-0001-5036-963X. Horrez gain, ikertzaileak dibulgazio zientifikoan dihardu artikulu eta liburuen bidez eta ikastaro eta hitzaldietan parte hartuta.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak