XSLaren edukia

NAROA KAJARABILLE GARCIA

Ezagutza arloa
Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa
Saila
Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
naroa.kajarabille@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Biologian Lizentziatua. Lizentziaturaren azkeneko urtea Granadako Unibertsitatean (Ugr) amaitu nuen, Hezkuntzako Ministeritzak eskainitako Seneca beka bati esker. Giza elikaduran Masterra eta Doktorego tesi internazionala (Londreseko King´s College-en ikerketa egonaldia) burutu nituen Granadako Unibertsitateko Giza Elikadura doktoretza programan, Eusko Jaurlaritzak eskainitako doktore aurreko diru laguntzari esker. Tesia amaitzean, doktore aparteko saria jaso nuen.

Irakasle Atxikia eta Gradu Amaierako Lanen (GrAL) zuzendari Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduan zein, Ingurumen Zientzietako Graduan.

Urte hauetan zehar, jarduera fisikoan eta kirolarietan hainbat gehigarri antioxidatzaileek duten eraginaren inguruan ikertu dut. Halaber, omega-3 DHA gantz azidoek haurdunaldi eta edoskitzaroan duten eraginaren inguruan ere: estres oxidatzailea eta eragile antioxidatzaileak, hanturazko prozesuak eta hezur metabolismoaren alorretan. Ikerketa proiektuetan parte hartu dut estatu mailako (Puleva Food, SL), eta nazioarteko (Kaneka corp., Japan) enpresekin. JCR aldizkarietan hainbat artikulu argitaratu ditut, zenbait liburu kapitulu, dibulgaziozko gidak eta hainbat lan bidali ditut estatu mailako eta nazioarteko kongresuetara (ORCID: 0000-0002-2364-1359).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak