Gaia

XSLaren edukia

Garapen profesionala eta gaitasun bigunen garapena (UPV/EHU)

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Ingelesa

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Garapen Profesionala eta Zehar-konpetentzien Garapena irakasgaia nahitaezkoa da, eta Energia Biltegiratzeko eta Bihurtzeko Materialen Erasmus Mundus masterrean (MESC+) ematen da. Irakasgai honek alderdi guztietan trebatuko du ikaslea, zuzenean zientifikoak ez diren edo zuzenean zientziarekin erlazionatuta ez dauden baina lanbide-karrera garatzeko beharrezkoak diren gaitasunak landuko baititu.



Zientzialari, ikertzaile edo teknologo on bat izateko, ezinbestekoa da ezagutza tekniko bikaina izatea. Baina ezagutza hori zabaldu, beste pertsona batzuekin batera modu koordinatuan eta aktiboki lan egin eta ikerketarekin lotutako baliabideak eraginkortasunez kudeatu ahal izateko gaitasuna ere garatu behar da.



Horretarako, ikastaroak konpetentzia komunikatiboak eta zehar-gaitasunak garatuko ditu, alderdi hauek landuz: komunikazio-teknikak, asertibotasuna, talde-lana, lidergoa, erabakiak hartzeko gaitasuna, denboraren kudeaketa, proiektuen kudeaketa, etab.



Azken finean, ikastaro honen helburua da masterrak eskaintzen duen prestakuntza zientifikoa osatzea eta ikasleari laneratzeko behar dituen baliabideak ematea.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
AGIRRE ARISKETA, IONEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaIngeniaritza Kimikoaion.agirre@ehu.eus
GANDARIAS GOIKOETXEA, IÑAKIEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIngeniaritza Kimikoainaki.gandarias@ehu.eus
GALCERAN MESTRES, MONTSERRATCIC ENERGIGUNEBesteakDoktoreamgalceran@cicenergigune.com
URZELAI AZPELETA,ASIERCIC ENERGIGUNEBesteakDoktorea

Gaitasunak

IzenaPisua
Ikerketa bat egiteko gaitasuna eskuratzea, bilaketa bibliografikotik hasi eta emaitzak aurkezteraino, laborategiko lanetik igaroz, eta bere lan zientifikoari buruz argi entzuten eta erantzuten jakitea.50.0 %
Ingeles hizkuntzan trebetasunez mugitzen jakitea, bai ahozko komunikazioan, bai idatzizko komunikazioan, lanbide-giroan.50.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala101525
Gelako p.101525

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak5.0100 %
Azalpenezko eskolak10.0100 %
Eztabaidak5.0100 %
Talde-lana30.00 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Ahozko azterketa40.0 % 80.0 %
Etengabeko ebaluazioa20.0 % 60.0 %
Lan praktikoak20.0 % 40.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Hauek dira ikasleek irakasgai honetan garatu behar dituzten gaitasunak:



- Komunikazioa eta asertibitatea: informazioa modu eraginkorrean trukatzea ahalbidetzen duten gaitasunen multzoa. Mezuak entzuteko eta transmititzeko trebetasunak eskatzen ditu, eta hitzezko zein hitzik gabeko planoa menderatzea dakar.

- Lidergoa: beste batzuei eragiteko eta inspiratzeko gaitasuna, helburu komunak lortzeko gogoz lan egin dezaten eta emaitzak lor ditzaten

- Talde-lana: beste batzuekin lankidetza egokian aritzeko gaitasuna, taldeko emaitzei lehentasuna emanez eta taldean integratuz helburu komunak lortzeko.

- Denboraren kudeaketa: eskura dagoen denbora behar bezala planifikatzeko eta helburuak lortzeko egin beharreko jarduerak eta/edo atazak programatzeko eskumena, ahalik eta produktibitate handiena lortzeko.

- Proiektuak kudeatzen hastea: denbora-tarte jakin baten barruan zehaztutako helburu bat betetzeko beharrezkoak diren zereginak/jarduerak planifikatzeko eta antolatzeko eskumena. Denbora-tarte horretan, baliabideak, tresnak eta pertsonak erabiltzen dira, eta metodologiak garatzen dira, azken helburua eraginkortasunez lortzeko..

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Hauen bidez ebaluatuko dira ikasleak:

- Ahozko aurkezpenaren ariketa.

- Ikasle bakoitzak ikasgelako ariketei ateratzen dien probetxuaren etengabeko segimendua (taldeko dinamikak, role-playing, eztabaidak, etab.).

- Ikasgelan ikusitako talde-lanaren konpetentziaren balorazioa.



Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Test motako azterketa, non gai-zerrendako alderdi nagusi guztiak errepasatuko diren.

Irakasgai-zerrenda

Hau izango da eskola teoriko eta praktikoen edukia:

1. Komunikazioa.

1.1. Nola komunikatu eraginkortasunez eta nola ziurtatu mezua interesatzen zaigun bezala iristen zaiola hartzaileari.

1.2. Nola izan asertiboa (vs. pasiboa edo agresiboa).

1.3. Komunikazio eraginkorreko prozesuaren adibidea: nola izan lan-elkarrizketa on bat

2. Garapen pertsonalerako oinarrizko konpetentziak.

2.1. Lidergoa.

2.2. Talde-lana.

2.3. Proaktibitatea eta ekintzailetza.

3. Denboraren kudeaketa: nola antolatu denbora zeregin asko ditugunean eta nola ikasi zereginak modu antolatuan lehenesten.

4. Proiektuen garapena (hastapenak): proiektuak antolatzeko oinarrizko gakoak (idazketa, justifikazioa, etab.).

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Lehenengo eskola-egunean, behar den materiala banatuko da (paper-zorroa/txostena); alegia, material teorikoa eta praktikoa. Ikasleak eGela plataforman ere izango du eskolak ulertzeko eta haien segimendu bizkorra egiteko behar den materiala.

Oinarrizko bibliografia

- The 7 Habits of Highly Effective People : Stephen Covey

- Emotional Intelligence : Daniel Goleman

- Focus: The Hidden Driver of Excellence : Daniel Goleman

Gehiago sakontzeko bibliografia

- The 7 Habits of Highly Effective People: Stephen Covey



- Focus: The Hidden Driver of Excellence: Daniel Goleman



- https://www.aje.com/dist/docs/Guide-Creating-Effective-Scientific-Figures-for-Publication.pdf



- Guide to Making Effective Presentations Paperback by Dr. John Hodges Reed



Estekak

- https://www.ted.com/talks/nancy_duarte_the_secret_structure_of_great_talks?referrer=playlist-how_to_make_a_great_presentation



- https://www.mindtools.com/



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak