Irakasleak

XSLaren edukia

RAQUEL FERNANDEZ SALVADOR

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
raquel.fernandez@ehu.eus

Raquel Fernándezek 2004. urtean Kimikako ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Donostiako Kimika Fakultatean. 2005. urtean Donostiako Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU) Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko `Materialak + Teknologiak´ Taldean (GMT) hasi zen lanean doktoretza-aurreko bekari esker eta 2009. urtean Doktore titulua eskuratu zuen UPV/EHUtik. Tesi proiektua azobentzeno kromoforoak dituzten epoxi materialen garapenean oinarritu zen, Iñaki Mondragon Katedradunaren eta Mar del Platako (Argentina) Unibertsitate Nazionaleko Patricia Oyanguren Doktorearen zuzendaritzapean, azken horretan 2 hilabeteko ikerketa egonaldia burutu zuen ikerlariak. 2011. urtean UPV/EHko 2 urteko doktoretza-ondoko beka lortu zuen, Iñaki Mondragon Katedradunaren eta Agnieszka Tercjak Doktorearen zuzendaritzapean. 2012. urtean Montrealeko (Kanada) McGill Unibertsitatean 3 hilabeteko ikerketa egonaldia burutu zuen, Christopher J. Barrett Doktorearen zuzendaritzapean. Egun, berak GMT-en irakasle eta ikerlari bezala lan egiten du. 35 artikulu zientifiko eta 3 liburu kapitulu argitaratu ditu. Gainera, 18 ikerketa proiektuetan eta 45 konferentzia nazional eta nazioartekoetan parte hartu du. Bere ikerketa lana induzitutako birrefrigentzia itzulgarria duten azobentzeno duten materialen garapenean oinarritzen da. Zehazki, ikertzen dituen materialak dira: sistema epoxiak, blokezko kopolimeroak, zilarrezko nanopartikulak, nanokonpositeak eta kitosanoa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak