Gaia

XSLaren edukia

Hizkuntzalaritza Aplikatuari buruzko Ikastaro Aurreratua: Psikolinguistika

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Ikastaro honetan psikolinguistikako zenbait ikerlerrotako ikergai, ikerlan eta metodologia nagusiak aurkeztu eta eztabaidatzen dira. Hain zuzen, honako ikerlerro hauen inguruan: hizkuntzaren jabekuntza, hizkuntzaren prozesamendua, hizkuntza-arazoak eta kode-alternantzia. Oro har, arreta berezia jarriko dugu euskara eta euskara-gaztelania edo euskara-frantsesa elebitasuna aztertu duten ikerketa psikolinguistikoetan.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
MUNARRIZ IBARROLA, AMAIAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEuskal Filologiaamaia.munarriz@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Ikasleak prestatzea Psikolinguistikako gaur egungo ikerlanen printzipioetan, bereziki euskal hiztunekin zerikusia daukatenetan.40.0 %
Psikolinguistikaren alorreko teoriak, metodoak eta argumentuak aurkeztu, aztertu eta ebaluatzea30.0 %
Lantzen ari garen gaiari buruzko informazioa bilatzea iturri bibliografikoetan edo beste mota batzuetakoan, eta informazio hori modu kritikoan ebaluatu eta interpretatzea.20.0 %
Psicolinguistikan esanguratsuak diren gaiei erantzungo dieten ikerketa zehatzak planteatu eta diseinatzeko gaitasuna sustatzea.10.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala121527
Mintegia91221
Gelako p.91827

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak12.080 %
Ikaslearen lan pertsonala60.00 %
Irakurketa eta analisi praktikoak3.020 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea0.0 % 20.0 %
Azalpenak0.0 % 30.0 %
Eztabaida kritikoa ikasgelan0.0 % 10.0 %
Lan praktikoak0.0 % 40.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

EBALUAZIORAKO ORIENTABIDEAK:

Ebaluazioa honako hiru kalifikazio-tresna hauen bidezkoa izango da: bertaratzea eta eskoletako parte hartzea (% 20); artikulu baten ahozko azalpena (% 30) eta horri lotutako eztabaida (% 10); eta norberaren lana (%40).



Artikuluaren aurkezpena eta eztabaida bideratzeko, ikasle bakoitzak ikastaroan landuko diren gaien inguruko artikulu bat hautatu beharko du eta hori aurkeztuko du ahoz jendaurrean. Aurkezpenaren ondoren, ikaskideekiko eztabaida bideratuko du, horretarako, ezinbestekoa izango da ikaskideek parte hartzea galderak eginez.



Norberaren lanerako bi aukera egongo dira:



1) Jarduera praktikoak: eskolan landutako eta irakurri beharreko artikuluetan oinarritutako jarduera praktikoak egin eta aurkeztuko dira, gai bakoitza landu ondoren.

2) Amaierako lana: ikastaroaren amaieran aurkeztu beharko da, eta ikasleek bi aukera izango dituzte: a) ikastaroan landutako gai baten inguruko berrikusketa literarioa eginda, ikertzeko dagoen alderdi bat aztertzeko ikerketa proposamen bat egitea (dagozkion aurreikuspen eta metodologiarekin), edo b) ikerketa esperimental txiki bat egitea, psikolinguistikako ikerketak zer-nolakoak diren gertutik ezagutzeko aukera ematen baitu. Horretarako, hautatutako gaiaren inguruko oinarrizko artikulu batzuk irakurri ondoren, oinarrizko galdera bat identifikatu eta horri erantzuteko esperimentu txiki bat erreplikatuko dute (beste ikerketa bateko metodo eta materialetan oinarrituta). Bi kasuetan lana aurkeztu beharko dute artikulu zientifikoen egiturari jarraituz. Banakako lanen inguruko zehaztasunak aurrerago emango dira eskolan.



Ebaluazioa gainditu ahal izateko eskatutako zereginen % 80 baino gehiago egin beharko dira garaiz eta moduan. Gelan bertan egitekoak diren lanen kasuan, ez da aukerarik izango etxean egiteko, ondo justifikatutako arrazoiengatik ez bada.

Ohiko deialdiari uko egiteko eskubidea baliatzeko, ikasleak deialdiari uko egiten diola jasotzen duen idazki bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago.



Ohar garrantzitsua: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu

egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdian bezala ebaluatuko da.



Ohar garrantzitsua: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu

egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Irakasgai-zerrenda

1. Sarrera: psikolinguistika

1.1. Oinarrizko kontzeptuak eta ikerketa-galderak

1.2. Ikerketa-metodoak



2. Hizkuntzaren jabekuntza

2.1. Oinarrizko kontzeptuak eta ikerketa-galderak

2.2. Lehen hizkuntzaren jabekuntza: mugarriak eta garapena

2.3. Jabekuntza elebiduna



3. Hizkuntzaren prozesamendua

3.1. Oinarrizko kontzeptuak eta ikerketa-galderak

3.2. Lexikoa

3.3. Morfologia eta sintaxia



4. Hizkuntza-arazoak

4.1. Oinarrizko kontzeptuak eta ikerketa-galderak

4.2. Mota eta sintoma nagusiak

4.3. Afasia



5. Kode-alternantzia

5.1. Oinarrizko kontzeptuak eta ikerketa-galderak

5.2. Murriztapen gramatikalak kode-alternantzian







Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

- Irakasleak gomendatutako artikuluak



- Eskolan emandako azalpenak



- eGelan utzitako materiala



- Interneterako sarbidea eta EHUko helbide elektronikoa.



Oinarrizko bibliografia

Bastiaanse, R. & Thompson, C. K. (Eds.). (2012). Perspectives on Agrammatism. New York: Psychology Press.

Bialystok E (2021) Bilingualism as a Slice of Swiss Cheese. Front. Psychol. 12:769323. doi: 10.3389/fpsyg.2021.769323

Bialystok, E. & Craik, F. I. M. (2010). “Cognitive and Linguistic processing in the bilingual mind”. Current Directions in Psychological Science, 19, 19–23.

Bullock, B. E. & Toribio, A. J. (2009). “Themes in the study of code-switching”. In Bullock, B. E. & Toribio, A. J.. The Cambridge Handbook of Linguistic Code-switching, 1-18. Cambridge: Cambridge University Press.

Clahsen, H. & C. Felser (2006). “How native-like is non-native language processing?”, Trends in Cognitive Sciences, 10 (12), 564-570.

Diaz de Gereñu, L., Manterola, I. & Garcia-Azkoaga, I. (Arg.). Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu. Bilbao: UPV/EHU-UEU.

Erdozia, K., Santesteban, M., & Zawiszewski, A. (Arg.) (2021) Bi hizkuntza garun bakarrean: euskal psikohizkuntzalaritzaren ekarpenak eta erronkak. UEU eta UPV/EHU. Bilbo.

Garrod, S. (2006). “Psycholinguistic Research Methods”. In Brown, K. (Ed.), Encyclopedia of Language & Linguistics (251-257 or.). Oxford: Elsevier.

Hagoort, P., & Levelt, W. J. M. (2009). “The speaking brain”. Science, 326 (5951), 372-373.

Hillis, A. E. (2007). “Aphasia: progress in the last quarter of a century”. Neurology, 69, 200–213.

Kuzmina, E., Goral, M., Norvik, M., & Weekes, B. S. (2019). “What Influences Language Impairment in Bilingual Aphasia? A Meta-Analytic Review”. Frontiers in Psychology, 10(445). doi:10.3389/fpsyg.2019.00445

Laka, I. (2003). "Agramatismoaren sintomak euskaraz". In J. M. Makatzaga & B. Oyharçabal (Eds.), IKER 14: Euskal gramatikari eta literaturari buruzko ikerketak XXI. mendearen atarian. Baiona: IKER-Euskaltzaindia.

Liceras, J.M., Fernández Fuertes, R., Perales, S., Pérez-Tattam, R. & Spradlin, K.T. (2008). “Gender and gender agreement in bilingual native and non-native grammars: a view from child and adult functional-lexical mixings”. Lingua, 118 (6), 827-851.

Meisel, J. M. (2007). "The weaker language in early child bilingualism: acquiring a first language as a second language?" Applied Psycholinguistics 28, 495-514.

Meisel, J. M. (2011). First and second language acquisition: Parallels and differences. Cambridge: Cambridge University Press.

Munarriz, A. (2016). “Afasia hizkuntzaren antolaketarako erakusleiho”, Ekaia, 30, 185-197.

Obler, L. K. & Gjerlow, K. (1999). Language and the brain. Cambridge: Cambridge University Press.

Paradis, M. (2004). A Neurolinguistic theory of bilingualism. Amsterdam/Philadelphia: John Benjamins.

Pourquié, M. (2017). “Afasiaren azterketa hizkuntza ezberdinetan neurozientzia kognitiboaren ikuspegitik”. EKAIA, 31, 157-167.

Rapp, B. (Ed.). (2001). The handbook of Cognitive Neuropsychology: what deficits reveal about the human mind. Philadelphia: Psychology Press.

Saffran, J. R., Senghas, A. & Trueswell, J. (2001). “The acquisition of language by children”. Proceedings of the National Academy of Sciences of USA, 98 (23), 12874-12875.

Surrain, S., Luk, G. (2017). Describing bilinguals: A systematic review of labels and descriptions used in the literature between 2005-2015, Bilingualism: Language and Cognition, 22: 401-415.

Yang, C. (2004). “universal grammar, statistics, or both?”. Trends in Cognitive Sciences, 8, 451-456.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Abutalebi, J., Rosa, P. A. D., Tettamanti, M., Green, D. W. & Cappa, S. F. (2009). "Bilingual aphasia and language control: A follow-up fMRI and intrinsic connectivity study". Brain and Language, 109, 141-156.



Almeida, L. d., Ferré, S., Morin, E., Prévost, P., Santos, C. d., Tuller, L.,& Barthez, M.-A. (2017). Identification of bilingual children with Specific Language Impairment in France. Linguistic Approaches to Bilingualism, 7(3-4), 331-358. doi:10.1075/lab.15019.alm



Arantzeta, M., Bastiaanse, R., Burchert, F., Wieling, M., Martinez-Zabaleta, M., & Laka, I. (2017). “Eye-tracking the effect of word order in sentence comprehension in aphasia: Evidence from Basque, a free word order ergative language”. Language, Cognition and Neuroscience, 32, 1320-1343



Barreña, A.; García, I. & Ezeizabarrena, M.J. (2009), "Elebakarren eta elebidunen euskararen jabekuntzaren erritmoaren inguruan". Gogoa, 9 (1), 63-92.



Blanco-Elorrieta, E., & Pylkkänen, L. (2018). “Ecological validity in bilingualism research and the bilingual advantage”. Trends in Cognitive Sciences, 22(12), 1117-1126







Programan zein gai bakoitzeko materialetan bibliografia zabalagoa eskainiko da.

Aldizkariak

Aphasiology



Bilingualism: language and cognition



Brain and language



Journal of bilingualism



Journal of Neurolinguistics



Language Acquisition: A Journal of Developmental Linguistics



Linguistic Approaches to bilingualism







Estekak

Academy of aphasia: http://www2.academyofaphasia.org/



American Speech & Language hearing association: http://www.asha.org/public/speech/disorders/Aphasia/



BangorTalk: http://bangortalk.org.uk/



Childes (Child Language Data Exchange System): http://childes.psy.cmu.edu/



Life as a Bilingual (Grosjean & Pavlenko): http://www.psychologytoday.com/blog/life-bilingual



The brain from top to bottom: http://thebrain.mcgill.ca/







XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak