Gaia

XSLaren edukia

Euskal Literaturan Espezializatzeko Mintegia I

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Idazketaren sorkuntza-prozesua aztergai: kritika genetikoa eta metafikzioa euskal literaturan



1. Irakasgaiaren helburuak.



• Kritika Genetikoari buruzko teoriez eta metodologiez jardutea.

• Arlo horetan euskal literatura garaikidean eginiko ikerketak ezagutzea.

• Metaliteratura eta metafikzioaren baliabide teoriko eta praktikoez hausnartzea.

• Euskal Literaturako lanetan metaliteraturak eta metafikzioak izan duen garrantziaz jabetzea.



Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
AYERBE SUDUPE, MIKELEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEuskal Filologiamikel.ayerbe@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Posmodernitatea bezalako kontzeptuak diren adierazpen literarioak identifikatzen, aztertzen eta interpretatzen jakitea, bai euskal literaturan, bai literatura unibertsalean.30.0 %
Oroimen historikoari buruzko literaturan hautematen den garapena aztertzea, hainbat nazionalitatetako testuak eta genero literario konparatuz.30.0 %
Gogoeta egin euskal literaturaren sistemaren estatusaz eta kritikaz40.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala121628
Mintegia121830
Gelako p.61117

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak12.0100 %
Eztabaida taldean8.050 %
Gai bat idatziz garatzea17.030 %
Lanak aztertzea eta horiei buruz eztabaidatzea30.060 %
Tutoretzak8.050 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea0.0 % 15.0 %
Azalpenak20.0 % 35.0 %
Lan praktikoak30.0 % 50.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikasgai honetan, eduki teorikoez gain, literatur testuen irakurketa kritikoa landuko da. Honek ezinbestean eskatzen du ikasleen parte hartze aktiboa. Horretarako, ikasleak aurretik adostutako irakurgaiak irakurriko ditu, eta berauen azterketa zein aurkezpenak egin beharko ditu.





Ebaluazio-sisteman zehaztu bezala, irizpide hauei jarraituz erabakiko da azken nota:

• Eskoletako parte hartzea: % 15

• Lan praktikoak: % 50

• Eskoletan burututako aurkezpenak: % 35



(Oharra: edonola ere, baliteke ikasgaiko ezaugarri zehatzen ondorioz ebaluazio irizpideak moldatzea)



Bestalde, eskoletara etorri ezin duten ikasleek lan tutorizatua egin beharko dute: eta eskoletan irakurri beharreko bibliografia kritikoa irakurri dutela frogatzen duten laburpenak aurkeztuko dituzte eta irakaslearekin adostuko duten lan luzea. Esan bzala, lan luzearen eduki, metodologia, helburu etab. irakaslearekin adostuko dute eta irakasleari jakinaraziko diote idatziz, proposamenari onarpena eman diezaion.



OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdirako zehaztutako eskakizun berak mantentzen dira.



OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Irakasgai-zerrenda

- Kritika Genetikoa: oinarri teoriko-metodologikoak.

- Ikerketa Genetikoak euskal literaturan.

- Metaliteratura eta metafikzioa: definizioak, zehaztasunak eta bestelako baliabide literarioak.

- Egungo Euskal Literaturako obra metaliterario eta metafikzional esanguratsuen azterketa.





Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Derrigorrezko irakurketak, hurrenkeraren arabera antolatuak:







Saizarbitoria, Ramon, 1969. Egunero hasten delako. Donostia: Erein.



Saizarbitoria, Ramon, 2007/2018. Egunero hasten delako. Donostia: Erein.







Sarrionandia, Joseba. Poemak eta narrazioak (aukeraketa bat).







Cano, Harkaitz. 2011. Twist. Zarautz: Susa.







+ Iraskaleak ikasgaian zehar banatuko dituen bstelako testu eta literatur lan-zenbait.



Oinarrizko bibliografia

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

ARCOCHA-SCARCIA, A.; LLUCH PRATS, J. & OLAZIREGI, M. J. (ed.) (2010): En el taller del escritor. Génesis textual y edición de textos, Bilbo: UPV/EHU.

ARCOCHA-SCARCIA, A. (2018): "Les deux langues en clair-obscur dans Mimodrames et Icônes de Juan Mari Lekuona", Genesis, 46, 65-80.

BIASI, P.-M. de (2011): Génétique des textes, Paris: CNRS Éditions.

CAMARERO, J. (2004): Metaliteratura: estructuras formales literarias, Bartzelona: Anthropos.

CIFRE WIBROW, P. (2003): De la autoficción moderna a la metaficción postmoderna, Salamanca: Universidad de Salamanca.

COLLA, F. (koord.) (2005): Archivos. Cómo editar la literatura latinoamericana del siglo XX, Poitiers: CRLA-Archivos.

EGAÑA, I. (1999): “Zeru horiek: errezitalditik filmera” in Kortazar, J. (zuz.), Egungo euskal nobela eta zinema, Bilbo: UPV-EHU; 99-121.

GIL GONZÁLEZ, A. J. (Koord.) (2005): Metaliteratura y metaficción: balance crítico y perspectivas comparadas, Bartzelona: Anthropos.

GRÉSILLON, A. (1994): Éléments de critique génétique. Lire les manuscrits modernes, París: P.U.F.

HAY, L. (zuz.) (1979): Essais de crítique génétique, Paris: Flammarion.

HAY, L. (2002): La Littérature des écrivains. Questions de critique génétique, Paris: José Corti.

LOIS, É. (2001): Génesis de la escritura y estudios culturales. Introducción a la crítica genética, Buenos Aires: Edicial.

MANTEROLA, E. (2014): Euskal literatura itzulia. Bernardo Atxagaren lanak erdaretan, Bilbo: UPV/EHU.

OLAZIREGI, M. J. (2009): “Testuak mugimenduan. Iruzkin laburrak egungo euskal literatur lan zenbaitez” in Lapurdum, 13. zenb.; 289-295.

PASTOR PLATERO, E. (koord.) (2008): Genética textual, Madril: Arco.

POCHELU, J. (2009): “Aldakiak eta aldaerak: Atxagaren Obabako amerikanoa” in Lapurdum, 13. zenb.; 297-303.

WAUGH, P. (1984): Metafiction. The Theory and Practice of Self-Conscious Fiction, New York: Methuen.







Gehiago sakontzeko bibliografia

Ikastaroan zehar, gaiak aztertu ahala helaraziko zaio bibliografia zehatzagoa ikasleari.

Aldizkariak

Erlea



Euskera



Oihenart



ASJU



Lapurdum



Fontes Linguae Vasconum



Hegats

Estekak

www.item.ens.fr (Institut des textes et manuscrits moderneS)



www.armiarma.eus (aldizkariak, klasikoak, kritikoen hemeroteka...)



www.susa-literatura.eus



www.basqueliterature.com



http://www.ehu.eus/ehg/literatura/



Etxepare Euskal Institutua: www.etxepare.eus/argitalpenak



EIZIE: www.eizie.eus



EIE: www.idazleak.eus



Galtzagorri: www.galtzagorri.eus















XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak