Irakasleak

XSLaren edukia

ARANTZAZU ELORDIETA ALCIBAR

Ezagutza arloa
Hizkuntzalaritza Orokorra
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
arantzazu.elordieta@ehu.eus

• Euskal Filologian Lizentziatua (UPV/EHU, 1991) eta Hizkuntzalaritzan Doktorea (Universiteit Leiden, 2001). Gaur egun Irakasle Agregatua UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, graduan zein graduondoan eskolak emanez, hizkuntzalaritza, morfologia eta sintaxiarekin lotutako irakasgaietan. 2014-2015 ikasturtetik UPV/EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterraren arduraduna da, eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Doktorego Programako Batzorde Akademikoko kide 2012-2013 ikasturtetik.

• Orain arte ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: a) perpaus mailako osagaien arteko hurrenkera, b) fokua eta haren irudikapen sintaktikoa euskaraz, c) euskarazko aditz jokatuaren kokapena perpaus nagusietan zein menpekoetan, d) prosodiaren eta sintaxiaren arteko desadostasunak, eta e) euskarazko menderagailuen erabilera, balioak eta ezaugarri morfosintaktikoen azterketa. Ikerketa horren fruitu dira hainbat argitalpen, batzuk Q1-ekoak.

• Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, bi seiurteko ditu, hasieratik Euskal Unibertsitate Sisteman aitortua den HiTT ikertaldearen kide da (ikertaldeak berriki lortu du aitorpena), eta 2019an MINECOk emandako VASFUN ikerketa-proiektuko ikertzaile nagusietako bat da (Análisis de algunas partlculas funcionales en la gramática vasca: contenido, función y expresión).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak