XSLaren edukia

AMAIA MUNARRIZ IBARROLA

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
amaia.munarriz@ehu.eus

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasle agregatua naiz. Euskal Filologian lizentziaduna (2006) naiz, eta Hizkuntzalaritzan doktorea (2015, UPV/EHU).

2009/2010 ikasturtean irakasle hasi nintzen UPV/EHUn, eta ordutik hainbat irakasgai irakatsi ditut honako arlo hauetan: hizkuntzalaritza orokorra, itzulpengintza eta interpretazioa, ahozko eta idatzizko adierazpena, euskara teknikoa. Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Unibertsitate Masterrean ere eskolak ematen ditut. Master eta Gradu Amaierako Lanak eta lankidetza bekak zuzendu ditut, eta ikasleen praktiketako tutore ere izan naiz.

M. J. Ezeizabarrena irakasleak gidatzen duen ELEBILAB (Hizkuntzen Irakaskuntza, Jabekuntza eta Erabilerak) ikertalde egonkortuko kidea naiz. Nire ikerlerroa psikolinguistikan kokatzen da, zehatzago hizkuntza-arazoen eta elebitasunaren azterketan. Hain zuzen, nire ikergai nagusien artean daude afasia (euskara-gaztelania elebidunengan, bereziki) eta kode-alternantzia (code-switching). Azken urteotan hizkuntzaren eta elebitasunaren inguruko hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu dut, bai estatu mailan bai nazioartean. Nire ikerketaren emaitzak neuropsikolinguistika eta elebitasunari buruzko askotariko biltzarretan aurkeztu ditut, eta aldizkari garrantzitsuetan argitaratu dut (orcid.org/0000-0002-1272-1142). Halaber, dibulgazio zientifikoko jardueretan parte hartu dut.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak