Irakasleak

XSLaren edukia

ANA IRENE DEL VALLE LOROÑO

Ezagutza arloa
Soziologia
Saila
Soziologia eta Gizarte Langintza
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
anairene.delvalle@ehu.eus

Soziologia eta Politika Zientzian Litzentziatua eta Soziologian Doktorea (Deustoko Unibertsitatea). EHU/UPVko Irakasle Agregatua da eta Gizarte eta Komunikazio Fakultatean ematen ditu eskolak. 2017tik geroztik Fakultate horretako Irakaskuntzaren Antolakuntzarako Dekanordea da. Aurrenik, Irakasle U. Eskolan eta Gizarte Lan U. Eskolan aritu zen irakasle lanetan. 2010etik aurrera EHU/UPV CREDEIN (CIVERSITY) ikerketa taldearen kidea da.



Irakaskuntzari dagokionean, gizarte ikerkuntzarako teknikak eta metodoak, hezkuntzaren soziologia eta familia eta gizarte aldaketa dira, besteak beste, zenbait titulazioetan emandako eskolen gai nagusiak. Irakaslea da, baita ere, Globalizazioa eta Garapena eta Nazioarteko Lankidetza eta Garapena Masterretan (2008tik)



Ikerkuntzaren arloan, partaidetzan eta egile moduan 19 artikulu , 3 monografia eta 4 kapitulu sinatzen ditu eta 35 ekarpen aurkeztu ditu estatu mailako eta nazioarteko kongresuetan. Argitarapen eta lan horiek lotuta daude azken urteotan egindako ikerketa lanarekin, erkidegoko zein estatuto eta nazioarteko proiektuetan. Haren ikerketa ardatzak dira, alde batetik, modernitate ondoko gizarteetan baloreak eta transmisio prozesuak aldaketa normatibo eta kulturalaren ikuspuntutik, arreta haustura eta koesio faktoreen azterketan jarrita. Beste aldetik, familiaren eta familia harremanen aldaketa eta indibidualizazioa. Elkarte eta gizarte sareekin zenbait hitzaldi, mintegi eta jardunalditan hartu du parte.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak