Irakasleak

XSLaren edukia

OIHANE ABARRATEGI RANERO

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Elektrikoa
Saila
Ingeniaritza Elektrikoa
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
oihane.abarrategui@ehu.eus

Oihane Abarrategi, Elektronikan Ingeniari Teknikoa (1999, Deustuko Unibertsitatea) eta Telekomunikazio Ingeniaria (2001, Deustuko Unibertsitatea) da. DeTeLine (Alemania), T-Systems Austria eta Simtec Ingeniería-n lanean jardun eta gero 2004/05 ikasturtean UPV/EHUn klaseak ematen hasi zen, Meatze eta Herri Lanetako Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan. 2012-n Ingeniaritza Industrialean Doktore titulua lortu zuen, Cum Laude kalifikazioarekin eta Mentzio Internazionalarekin. Honetarako ikerketa estantziak egin zituen Imperial College (London, UK) eta ISETen (Kassel, Alemania). Euskaraz, Gazteleraz, Ingeleraz eta Alemaneraz hitzegiten du.



Meatze eta Herri Lanetako Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan, Ingeniaritza Elektriko Saileko koordinatzailea (2007-13), Euskara Koordinatzailea (2008-13) eta batzorde ezberdinetako kidea izan da. 20 Gradu Amaierako lan zuzendu ditu eta 30 ikasleen enpresa praktikak gidatu izan ditu. GISEL ikerketa taldeko kidea da eta 10 ikerketa proiektutan parte hartu du. 40 aportazio baino gehiago ditu (aldizkari zientifiko eta kongresuak), 2 patente eta zabalkuntza artikuluak aldizkari ezberdinetarako. Bere ikerketa lineak hurrengoak dira: Sorkuntza Banatua, Smart Grids, AI, metaheuristika eta HVDC.



Gaur egun, Irakasle Agregatua da UPV/EHUko Ingeniaritza Elektrikoko Sailean. Bilboko Ingeniaritza Eskolako gradu eta master ezberdinetan klaseak ematen ditu.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).