Gaia

XSLaren edukia

Plangintza eta Esku Hartzea Hezkuntza Artistikoan: Arazo eta Proiektuetatik Abiatutako Lana

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Ikasgai honek, Arte bisualen hezkuntzaren bestelako ikuspegia planteatzen du: ikus kulturako artefaktu guztiak kontuan eukiz eta ekoizpen zein interpretazio kritikorako jarduerak sustatuz. Hezkuntzaren ikuspegi konplexuagoa mahaigaineratuz Arteak arazo eta proiektuen bidez lantzeko hezkuntza perspektiba eskeintzen du.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
MARCELLAN BARACE, IDOIAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaPlastika Adierazpidearen Didaktikaidoia.marcellan@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Conocer y analizar los fundamentos teóricos y las posibilidades que ofrece el trabajo a partir de proyectos educativos para la enseñanza artística en secundaria.25.0 %
Adquirir criterios de selección y elaboración de materiales educativos, desde una mirada interdisciplinar y abierta a todas las posibilidades que el arte contemporáneo y los productos de la cultura visual ofrecen25.0 %
Ser capaces de diseñar y desarrollar proyectos educativos en arte de manera individual o colectiva, en los que se plasme una visión crítica y creativa. Ser capaz, así mismo, de organizar y presentar en público dichos proyectos25.0 %
Investigar de manera individual o en grupo, incorporando la documentación necesaria, así como construir un informe organizado, sobre un problema o cuestión de aprendizaje artístico en Secundaria Obligatoria y Bachillerato de Artes.25.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala153045
Gelako p.151530

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak20.0100 %
Irakurketa eta analisi praktikoak25.020 %
Kasu praktikoen ebazpena15.020 %
Kasuen azterketa15.020 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak40.0 % 60.0 %
Lan praktikoak30.0 % 50.0 %
Participación Activa20.0 % 30.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

GAITASUNAK/IKASKUNTZA EMAITZAK:

1. Proiektuen bidezko lanen oinarri teorikoak ezagutu eta bigarren hezkuntzan eskaintzen dituzten aukerak ezagutu eta aztertu.

2. Hezkuntzako materialak sortzeko eta aukeratzeko erizpideak, diziplinartekotasunetik eta arte garaikideek eta kultura bisualeko produktuek eskaintzen dituzten aukerei zabalik.

3. Arte Hezkuntza proiektuak diseinatzeko eta burutzeko gai izatea, bai banaka zein kolektiboki. Publikoki hauek antolatzeko eta aurkezteko ahalmena. Gaiaren inguruko oinarrizko bibliografia eta sareko eta aldizkari espezializatuetako beste iturri dokumentalak maneiatzeko gaitasuna.

4. Bigarren hezkuntzako arazo edota aprendizai artistikoarekin zerikusia duen kuestio bat aztertzeko gaitasuna, banaka zein kolektiboki, beharrezkoa den dokumentazioa erabiliz eta txosten bat osatuz.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikasgaiaren ebaluazioa jarraia da eta azken kalifikazioa aurretik derrigorrez eginbeharreko lanen kalifikazioen batezbestekoa izango da. Lan hauekin ikasgaiaren konpetentziak zein zeharkakoak eskuratuko dira. Beraz, ikasleek ikasturtean zehar eta esandako epeen barruan honakoak entregatu beharko dituzte:

· Banakako lanak, gelakoak zein gelaz kanpokoak (%40)

· Talde lanak, gelakoak zein gelaz kanpokoak (%60)

Lan hauen berri e-gelan izanen duzue eta bakoitzak bere zehaztapenak izanen du: notaren porzentai zehatza zein ebaluazio irizpideak.

Ikasgaiaren gaitasunak eskuratzeko ezarritako minimoak betetzen ez badira, ikasleria ezohiko deialdira aurkeztu beharko da.

Ebaluazio sistemari uko egitea

Ikasleak eskubidea izango du azken ebaluazio bidez ebaluatua izateko. Eskubide horretaz baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioa

Idatzizko froga bat izango da (%60) eta lan ezberdinak aurkeztu beharko dira (%40); azken hauek, kurtsoan zehar egin diren eta e-gelan eskuragarri egongo diren antzeko lanak izango dira. Azterketen data ofizialean zehaztutako frogara ez aurkezteak automatikoki dagokion deialdiari uko egitea dakar eta, beraz, kasu horretan «ez-aurkeztua» izango da kalifikazioa.

Deialdiari uko egitea

Ebaluazio jarraiaren kasuan, azken frogaren balioa %40 baino altuagoa denez azken frogara ez aurkeztea aski izango da azken kalifikazioa «ez-aurkeztua» izan dadin.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaia ohiko deialdian gainditu ez duten ikasleek, aukeratutako ebaluazio sistema edozein izanda ere, deialdi honetan lan batzuk eta idatzizko froga bat gainditu beharko dituzte. Lanak ikasturtean zehar egindakoak izanen dira, aldaketa txiki batzuekin bere momentuan zehaztuko direnak. Beraz, deialdi honen azterketa data ikasleak:

1. Eskatu zaizkion lanak entregatu beharko ditu (%40)

2. Idatzizko froga bat burutu beharko du, garatzeko galderak eta ebatzi beharreko arazoak izango dituena (%60)

Ezohiko deialdiari uko egiteko nahiko izango da bertara ez aurkeztea.

Irakasgai-zerrenda

EDUKIAK

1. Hezkuntza orokorra eta artistikoaren egungo egoera.

2. Arazo eta proiektuetatik abiaturiko lana (APL):

-eskola ezagutzak antolatzeko beste moduak.

-APL estruktura orokorrak

3. Arte Hezkuntzan APL:

-azterketa, diseñua, metodologia, arazoak- gaiak, ebaluazioa

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

E-gelan kurtsoan zehar eskegitzen joango diren artikuluak, bideoak eta webguneak, bai irakasleak zein ikasleek proposaturikoak.

Oinarrizko bibliografia

Aguirre, I. (2000). Teorías y Prácticas en Educación Artística. Ideas para una revisión pragmatista de la experiencia estética. Iruña: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Barragán J.M., Figueras E.(1999). Los proyectos de trabajo en Educación Artística. Guías Praxis para el profesorado de la ESO

Domínguez Chillón, Gloria (2000). Proyectos de trabajo. Una escuela diferente. Madrid: La muralla.

Freedman, K. (2003): Enseñar la cultura visual. Barcelona: Octaedro (2006)

Efland, A. D., Freedman K. eta Stuhr, P. (1996). La educación en el arte postmoderno. Bartzelona: Paidós, 2003.

Hernández, F.; Ventura, M. (1992). Curriculuma lan proiektuen bidez nola antolatu, Leioa: EHUko argitalpen zerbitzua (2010)

Hernández, F.; Sancho, J. M. (1993). Para enseñar no basta con saber la asignatura. Bartzelona: Paidós

Hernández, F.( 1997 ). Educación y cultura visual. Sevilla: Publicaciones M.C.P.E. (Edición revisada en Octaedro, serie Intersecciones, 2000)

Hernández F.(2004). “Pasión por el proceso de conocer” en Cuadrenos de Pedagogía, nº332, febrero 2004.

Hernández, F. (2007). Espigador@s de la Cultura Visual. Otra narrativa para la educación de las artes visuales. Bartzelona: Octaedro.

Marcellán Baraze, I.(2012). Experiencia de trabajo con imágenes mediáticas en un aula de 5º de primaria. En Invisibilidades Revista Ibero-americana de pesquisa em educaçao, cultura e artes, nº 2.

Marcellán Baraze, I.;Calvelhe L.; Agirre I.; Arriaga A. (2013) Estudio sobre jóvenes productores de cultura visual: evidencias de la brecha entre la escuela y la juventud. En Arte, individuo y sociedad nº 25 (3)

Martín García X. (2006). Investigar y aprender. Cómo organizar un proyecto. Barcelona: Horsori,

Ventura M., Hernández F., Morejón L. (2002): ¿Rotko, una escusa para el cruce de miradas¿. En Aula de Innovación Educativa, nº116

Vidiella J., Ventura M., Hernández F.(2004). ¿Mas allá de Lucian Freud¿, en Cuadernos de Pedagogía, nº332, febrero 2004





Estekak

Egelan eskuragarri izanen dituzuen estekez gain honako hauek ere interesgarriak dira:



· Euskal Autonomi Elkarteko kurrikuluma dekretuak



http://www.euskadi.eus/decretos-curriculares-de-la-capv/web01-a3hbhezi/es/



· Cartografías. Arte + Educación:



https://cartografiasarteducadores.com/#colectivo



Espainiar estatuan artehezitzailearen inguruko ikerketatxo bat eta mapa moduko bat.



· Transversalia,



Praktika artistiko eta hezitzaileen arteko erlazioak aztertzen dituen proiektua, taller, mintegi eta on-line baliabideekin.



http://www.transversalia.net/



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak