Gaia

XSLaren edukia

ARANTZA RICO MARTINEZ

Ezagutza arloa
Zientzia Esperimentalen Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
arantza.rico@ehu.eus

Arantza Rico Nekazal Ingeniari (1997) doktorea (2003) da (Universitat de Lleida eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, hurrenez hurren). UPV/EHUko Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saileko Irakasle Agregatua da 2012 urtez geroztik eta Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko atalean egiten du lan. Hiru ikerketa seiurteko dauka. Bere h indizea=16 2019 aipamenekin (Google Scholar)

Zientzia Esperimentalen Didaktika arloan lan egiten hasi zenetik, bere ikerkerta lerroa hauxe da: Ikerketan Oinarritutako Irakaskuntza eta Ikaskuntzarako Sekuentzien Diseinua. Ikerketak etorkizuneko Lehen Hezkuntzako ikasleengan eta Zientzietako Ideia handietan fokua ipintzen du. Azpimarratzekoak dira Fisika eta Mikrobiologiari buruzko kontzeptuen ulermena ikertzen dituzten lanak. Zientzia, genero eta bokazioei buruzko FECYT proiektua koordinatu zuen eta bi HBP koordinatu ditu STEM diziplinak eta jasangarritasunari buruzkoa. Europako e-Bug proiektuan ere kolaboratzen du, eskola komunitatearen mikrobiologia gaixotasun infekziosoen prebentzioa eta antibiotikoen erabilera segurua irakasteko. Azken urteetan Euskal Wikilarien Elkarteak sustatutako Hezkuntza Programan parte hartzen du Wikipedia eta Txikipedian ikasleek edukiak sortzen irakasten.

Arantza Rico aurretik landare mikrobiologia arloan aritu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1999-2004) doktore-aurreko ikerlari gisa eta ondoren University of Oxford-en (2004-2009) doktore-osteko ikerlari gisa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak