Gaia

XSLaren edukia

ASIER HUEGUN BURGOS

Ezagutza arloa
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
Saila
Didaktika eta Eskola Antolakuntza
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
asier.huegun@ehu.eus

Asier Huegun Burgos (Lasarte-Oria, 1975), Didaktika eta Eskola-Antolakuntza saileko irakasle agregatua naiz. Pedagogian lizentziatu nintzen eta Euskal Herriko Unibertsitatean lortu nuen doktoregoa 2004. urtean, Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko hezitzaileen harreman-trebetasunak lantzeko proposamen bat tesiarekin.

Nire ibilbide profesionala hezkuntza ez formaleko hezkuntza egitasmoetan hasi nuen, eta hainbat urtetan aritu nintzen taldeen dinamizazio esparruetan eta hezitzaileen prestakuntza prozesuetan. Horren haritik askotariko egitasmo, programa eta erakundeekin elkarlanean aritu naiz.

Gaur egun Gizarte Hezkuntzako Graduan Gizarte eta Kultura Dinamizazioa ikasgaia irakasten dut 3. mailan. Horretaz gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Masterrean zein Gizarte Hezkuntzako Eremuen Ikerketa Masterrean eskolak ematen ditut. Tesi bat zuzendu dut, eta gaur egun beste biren zuzendarikidea naiz.

Ondoko lerroak ditut ikergai: gorputzak ikas-prozesuetan duen parte hartzea, eta hezitzaileen harreman-trebetasunen prestakuntza. Lerro horiek Ikasbizia ikerketa taldean garatzen eta sakontzen dihardut Eider Gamboa eta Pello Jauregi lankideekin batera. Argitalpen ugari ditugu, eta hainbat komunikazio eta ekarpenak aurkeztu ditugu kongresuetan.

Unibertsitateko kudeaketan hainbat lan burutu ditut. Egun Gizarte Hezkuntzako Graduko V. moduluko koordinatzailea naiz

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak