Gaia

XSLaren edukia

ANA PICALLO PEREZ

Ezagutza arloa
Makina eta Motor Termikoak
Saila
Energia Ingeniaritza
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
ana.picallo@ehu.eus

Ana Picallo Pérez industria-ingeniaria da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Efizientzia Energetikoan eta Ingeniaritza eta Arkitekturaren Iraunkortasunean doktorego-tesia egin zuen Bilboko Ingeniaritza Fakultatean, UPV/EHUn (2019).

Ikerketa-ildoak hauek dira: eraikinen energia-sistema dinamikoen analisia eta diagnostiko- eta mantentze- aplikazio termoekonomikoak. 2015etik Euskal Herriko Unibertsitatean lan egiten du: lehenik, ikertzaile gisa PIC kontratu batekin, gero doktoregoa lortzeko Eusko Jaurlaritzaren beka batekin, eta, gaur egun, irakasle atxiki gisa. Atzerrian 3 egonaldi egin ditu (Berlin, Padova eta Palermo) eta 22 artikulu argitaratu ditu, gehienak JCR aldizkarietan, liburu bat eta izaera autonomikoko 2 ikerketa-proiektutan eta nazioko eta nazioarteko 15 kongresutan parte hartu du; gainera, erakunde publiko edo pribatuen deialdi bidez finantzatutako I+G+Bko 2 proiektutan parte hartzen du.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak