XSLaren edukia

ARANTXA BODEGO ALDASORO

Ezagutza arloa
Estratigrafia
Saila
Geologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
arantxa.bodego@ehu.eus

UPV/EHUn Geologian lizentziatua (2005) eta doktorea (2011). 2009an unibertsitateko irakaskuntzan hasten da UPV/EHUn, Meatze eta Metalurgia Ingenieritza eta Materialen Zientzia sailan, hainbat gradutan eskolak ematen (Topografia, Meatze Ingenieritza eta Ingenieritza Zibila). 2017an egungo Geologia sailan hasten da irakasle eta gaur egun irakasle agreatua da Estratigrafia arloan.

Geologia eta Biologia graduetan irakaskuntza ematen duelarik. 2018-2022 bitartean Geologia graduko Koordinatzailea izan zen eta 2019an iGeo Egituratutako Irakaskuntza Taldean txertatzen da. Hamar GAL eta MAL zuzendu ditu eta egun ""Kuaternarioa: aldaketa klimatikoa eta giza oinatza"" doktorego programan parte hartzen du, bertan tesi bat zuzentzen duelarik.

Hidro-Ingurumeneko Prozesuak (HGI) ikerketa talde kontsolidatuko kide da. Indexaturiko zein nazio mailako hogeitik gorako ikerketa argitalpenetan, eta nazioarteko zein nazio mailako kongresuetan aurkezturiko komunikazioetan ko-egile da. Hainbat ikerketa proiektu zein ikerketa kontratuetan parte hartu du, non horietako hirutan ikerlari nagusia izan den. Bere intereseko gaiak nagusiki tektonika-sedimentazioaren arteko erlazioa, gatz-tektonika eta, bereziki, Kretazeoko inguru hiperestentsiboetako ingurune sedimentarioetan fluxu hidrotermalek duten inpaktua dira. Besteak beste, Kuaternario garaiko sistema deposizionalak, geodibertsitatea eta ondare geologikoaren balioa, eta Geologiaren irakaskuntza ere ikergai ditu.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak