Irakasleak

XSLaren edukia

JUAN MIGUEL OYARBIDE GARMENDIA

Ezagutza arloa
Kimika Organikoa
Saila
Kimika Organikoa I
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
mikel.oiarbide@ehu.eus

Juan Miguel Oyarbide Garmendia Kimika Zientzietan Lizentziatua (UPV/EHU, 1986) eta Kimikan Doktorea (UPV/EHU, 1991) da. UC-Berkeleyn (AEB) bi urteko egonaldia egin ondoren bere irakasle eta ikertzaile ibilbidea UPV/EHUko Kimika Fakultatean egin du (Donostia). Bertan izan da Irakasle Asoziatu, Irakasle Titular eta 2003-z geroztik Katedradun. Gaur egun “Kimika Sintetikoa eta Industriala” izeneko Master eta Doktoradutza programetako partaide da, eta Kimika Lizentzian lehen, eta Graduan orain, hainbat irakasgairen ardura izan du Kimika Organikoaren arloan, batik bat.



Bere ikerketa ibilbidea sintesi organikoaren inguruan gauzatzen da, batez ere sintesi asimetrikoaren eremuan katalizatzaile eta metodo berrien diseinuan. 50 baino ikerketa proiektu gehiagotan parte hartu du, batzuek zuzenduz. 95 argitalpenetik gora ditu, horietako batzuk JACS, ACIE edo Chem Sci bezelako aldizkari ospetsuetan, eta 9 liburu atal eta patente bat ere baditu argitaratuak. Horrez gain hainbat kongresuetan hitzaldiak eman ditu eta 13 Doktore Tesi zuzendu ditu. Bere ikerketaren ohiartzuna Web of Science datubaseetako datu hauetan isladatzen da (2024/03/05): 6.337 bider aipatua (6.041) bider, autoaipamenak kenduta); h indizea = 40. 2004-2017 urte bitartean Kimika Fakultateko Idazkari Akademikoa izan da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak