Mal irakasleak

XSLaren edukia

GARAZI URGOITIA GABIKAETXEBARRIA

Ezagutza arloa
Kimika Organikoa
Saila
Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
garazi.urgoitia@ehu.eus

Garazi Urgoitiaren ikerketa-ibilbidea lizentziaturako azken urteetan hasi zuen Raul SanMartin-en gidapean eta orduz geroztik etenik gabe jarraitu du kimikaren zenbait arlotan. Bere ikerkuntza lan printzipalak katalisi metalikoan eta oxidazio aerobikoan kokatu daitezke. Kimika Sintetiko eta Industrialeko master titulua (2010) lortu zuen EHU/UPV. Doktore titulua (2014) lortu aurretik bi egonaldi burutu ditu atzerrian, bat Finlandian Erasmus beka batekin eta bestea Irlandan 2012. Doktore titulua lortu ondoren bere ikerketa-ibilbideak Raul SanMartin eta Esther Domínguez irakasleen taldera lotuta jarraitu zuen ikertzaile post-doktoral modura (2014-2017).

Bestalde Urgoitia doktoreak azken hiru urteetan irakasle lanak burutu ditu Zientzia eta Teknologia Fakultatean kimika organikoarekin erlazionatutako zenbait irakasgai irakasten. Are gehiago 2018ko irailean Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Organikoa II sailean irakasle atxikituaren plaza lortu zuen.

Gaur egun Urgoitia doktoreak irakasle lanak burutzeaz gain katalizatzaile metaliko berrien garapenean eta beraien sistema katalitiko eta sustatutako erreakzioetan lan egiten du. Hain zuzen ere, Pd, Ni, Cu eta Fe-k katalizatutako sistema katalitiko berrien erabileran bai oxidazio erreakzioetan eta baita balio handiko sistema hetereoziklikoen sintesian ere.

ORCID: 0000-0003-0480-8851

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak