Mal irakasleak

XSLaren edukia

MIRARI AYERBE DIAZ

Ezagutza arloa
Kimika Organikoa
Saila
Kimika Organikoa I
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
mirari.ayerbe@ehu.eus

Kimikan Lizentziatua 1991. urtean UPV/EHUn. Urte gutxi batzuetan bigarren hezkuntzako irakaskuntzan aritu ondoren,2000. urtean lortu zuen doktore titulua Kimika Organikoan UPV/EHUn. 2001. urtean Inbiomed Fundazioko ikertzailea, 1999az geroztik irakasle asoziatua eta 2011az geroztik irakasle agregatua Farmazia Fakultatean. Ingurumen Zientzietako Graduaren Batzordeko idazkaria izan da diseinu eta ezarpen fasetik 2017ko urtarrilera arte.

21 proiektutako ikerlari, eta 10 ikerketa artikuluren eta nazioko eta nazioarteko kongresuetako 3 ekarpenen egile-kide da Kimikaren esparruan. Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Estatuko Batzordeak (CNEAI) bi ikerketa seiurteko aitortu dizkio, Kimika Bioorganikoko eta Modelizazio Molekularreko ikerketa taldearekin elkarlanean.

UPV/EHUko Hezkuntzarako Aholkularitza Zerbitzuko (SAE-HELAZ) koordinatzailea izan da Arabako Campusean 2015eko otsailetik 2017ko urtarrilera arte, eta urte bereko otsailetik, zuzendaria da. Irakasleen prestakuntzarako 15 ikastaro eta tailer baino gehiago eman du eta irakasle berriei eta irakasle klinikoentzako prestakuntza-programak diseinatu eta ezarri ditu.

Hezkuntza Berrikuntzako hainbat Proiektutan (PIE-HBP) parte hartu du 2012az geroztik. Liburuko bi kapitulu, 4 artikulu eta nazio mailako eta nazioarteko kongresutako 12 ekarpenen egile-kide da

Ikasleekin zerikusia duten hainbat ekintzetan parte hartu du, hala nola Ikasleentzako Tutorizazio Plana, Jardunaldi irekiak edo Jarduera Praktikoak

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak