Gaia

XSLaren edukia

NAGORE IRIONDO URBISTAZU

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
nagore.iriondo@ehu.eus

Bilboko IGET-en (UPV/EHU) Industria Ingeniaritza titulua lortu zuen 1988an. 1989an irakasle gisa hasi zen Adierazpide Grafikoa eta Proiektuen Sailean hasieran eta ondoren Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Sailean. GCIS (Grupo de Control e Integración de Sistemas) ikerkuntza-taldeko partaide da taldea sortu zenetik. Doktore-tesia 2013an defendatu zuen, automatizazio-ierarkiaren behe mailako erregulazio begiztak ikuskatzeko sistema jarraitu eta diskretuen teknika konbinatuz sistema hibridoen prestazioak hobetze aldera, eta ereduetan oinarritutako teknikak erabiliz sistema konplexuen ikuskatze eta kontrol-sistemen arkitekturen kodea automatikoki sortzea sistematizatzeko. Ikerkuntzaren emaitza gisa bost JCR artikulu bereiz daitezke, horietako lau garrantzia handikoak. Gaur egungo ikerkuntza-jarduera nagusia industria-kontrol banatuaren arloan du, MDE teknikak aplikatzeak horien garapenean dakartzan onurak lantzean. Itsa-energien alorreko proiektuetan aritu da ere, PTO berrien definizioan eta OWC gailuen kontrol-estrategien garapenean, eta baita errefrigerazio-zirkuituen ereduztapenean ere, simulazio dinamikoa burutu eta kontrol-funtzioak diseinatzea helburu dutenak, azken hau enpresarekin elkar-lanean. Irakaskuntzari dagokiola hamazazpi irakasgai irakatsi ditu, ikasleei egindako inkestetan lortutako bataz besteko kalifikazioa 3.5-tik gorakoa izanik.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak