Irakasleak

XSLaren edukia

ANA SUSPERREGUI BURGUETE

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
ana.susperregui@ehu.eus

Industria Ingeniaritza Teknikoa Elektronikan diplomatua, Automatizazio Teknika Digitaletan unibertsitateko espezialista, Automatika eta Industria Elektronikako Ingeniaritzan lizentziatua eta Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotikan doktorea —doktoregoko sari berezia— da Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)-ren eskutik —1998, 1999, 2003 eta 2013, hurrenez hurren—.



Bekaduna izan zen UPV/EHUko Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Sailean (SIAS) —1999—. Ondoren, aipatutako sailean irakasle elkartua bezala sartu zen 1999-2000 ikasturtean. 2002ko urrian, Vicomtech zentro teknologikoan borondatezko praktikak hasi zituen. Bertan, 2003ko apirilean, ikertzaile laguntzaile gisa kontratatu zuten.



2005eko urrian, Donostiako Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako SIAS-an lanean hasi zen eta, egun, irakasle agregatua da gradu —Erregulazio Automatikoa, Sistema Elektroniko Digitalak— eta graduondoko ikasgaiak — Kontrola Sistema Txertatuetan, Turbina Eolikoz Eragindako Sorgailuen Kontrol Aurreratura— emanez.



2008az geroztik, Sistema Adimendunak eta Energia (SI+E) ikerketa taldearen partaidea da. Bere ikerketa-jarduera, makina elektriko nahiz sare ez-idealetara —ahulak, desorekatuak, distortsionatuak, etab.— konektaturiko potentzia-bihurgailuen kontrol egitura sendoen diseinu, garapen eta aplikazioan ardaztuta dago.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak