Irakasleak

XSLaren edukia

ION AGIRRE ARISKETA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
ion.agirre@ehu.eus

Ion Agirre Arisketa, Ingeniari Kimikoa (UPV/EHU 2005), 2011. urtetik Doktorea da Ingeniaritza Kimikoan, Europako doktoradutza aipamena, bikain Cum Laude eta Doktoradutzako Aparteko Saria lortuz. 2004. urteaz geroztik, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza saileko SUPREN (Sustainable Process Engineering – go.ehu.eus/supren) ikerkuntza taldeko kidea da. Orduz geroztik ikerkuntzako 30 proiektu baino gehiagotan hartu du parte, biofindegi, hidrogeno, banaketa prozesuetan edota biomasa hondakinen balorazioan lan eginez. Honez gain, doktoradutza garaian 6 hilabeteko bi estantzia ezberdin burutu zituen Herbereetako “Energy Research Centre of the Netherlands (ECN)”-eko mintzen teknologia taldean. Behin doktoradutza lortuta, 15 hilabetetako postdok estantzia bat burutu zuen Austriako Montatuniversität unibertsitatean, biomasaren eraldaketa prozesuen inguruan lanean.

2012an Irakasle Atxiki plaza lortu eta 2017az geroztik Unibertsitateko Irakasle Titularra da Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU), bertan bere irakaskuntza eta ikerkuntza lanak uztartzen dituelarik. Irakasle moduan ere irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko hezkuntza proiektu ezberdinetan ere parte hartzen du, lorturiko emaitzak nazioarteko kongresu eta aldizkarietan publikatuz.

Lan guzti honen ondorio diren emaitzak nazioarteko 35 kongresu baino gehiagotan eta nazioarteko JRC aldizkarietako 15 artikuluetan argitaratu dira.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak