Gaia

XSLaren edukia

IZARNE LIZASO ELGARRESTA

Ezagutza arloa
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Saila
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
izarne.lizaso@ehu.eus

Psikologian lizentziatua (1996), Gerontologia Psikosozialean Unibertsitateko Masterra (1998) eta Psikologian Doktorea (UPV/EHU, 2006). EHUko Psikologia Fakultateko Oinarrizko Prozesu Psikologikoak eta haien Garapenaren sailean Garapenaren Psikologia eta Psikogerontologia ikasgaiak irakasten ditu 1998. urtetik. Bereziki, zahartzaroaren alorrean erdiratzen da bere formazioa, irakaskuntza eta ikerketa. Gerontologia zentroetan eta erretiratu etxeetan lan egin du psikologo gisa. Osasun alorreko Psikologo gisa akreditatua dago (Eusko Jaurlaritza, 2015).

13 ikerketa proiektutan parte hartu du, horietatik 3tan ikertzaile nagusia izanik. Horrez gain, 17 artikulu zientifikoetan, hainbat argitalpen dozentetan eta artikulu dibulgatiboetan, 9 liburuetan, 9 kapituluetan eta kongresuetako 90 lan desberdinetan kolaboratu du. CNEAI bidez seiurteko bat aitortua du. Gerontologiako kongresuetan arlo psikosozialeko komunikazio onenaren 3 sari jaso ditu (SEGG, 2004; Zahartzaroa, 2015 eta 2018).

DOCENTIAZ programan bikaintasuna lortu zuen (2007/2008-2011/2012 ikasturteko tartean). Hainbat erakunderekin kolaboratzen du zahartzaroarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikastaroetan (900 ordu) eta hitzaldietan (90).

Estatu Espainiarreko zein Euskal Herriko Geriatria eta Gerontologia elkarteko kidea da, une honetan Euskal Herriko Elkarteko zuzendaritza batzarrean parte-hartzen du eta formakuntzako arduraduna da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak