Irakasleak

XSLaren edukia

IRATXE DUÑABEITIA USATEGUI

Ezagutza arloa
Fisioterapia
Saila
Fisiologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
iratxe.dunabeitia@ehu.eus

Iratxe Duñabeitia Usategui Zaragozako Unibertsitatean Diplomatua da (2007) eta Salamancako Unibertsitaten Fisioterapian Graduatua (2014). Horrez gain, Zahartze Osasuntsuaren eta Bizi-kalitatearen Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (2016) eta Masterraren ikasle onena izendatu zuten. Bukatzeko, 2018an Doktorego Tesia euskaraz defendatu zuen; masajearen, un hotzeko murgilketaren eta T.E.C.A.R. terapiaren eragina korrikalari popularren berreskuratze prozesuan. 8 urtez klinika pribatuan lanean aritu da fisioterapeuta gisa. Garai horretan, fisioterapiako hainbat teknikatan eta metodoetan espezializatu zen. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko (2014-) Unibertsitateko irakasle-ikertzailea da. Orain arte, bere ikerketa jarduera fisioterapiako tekniken azterketa eta antropometria, fisiologia, biomekanika eta ezintasun fisikoan oinarritu da.



ORCID: 0000-0002-8683-289X

Scopus Author ID: 57195637201

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak