Irakasleak

XSLaren edukia

NAIARA AGINAKO BENGOA

Ezagutza arloa
Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
Saila
Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
naiara.aginako@ehu.eus

Naiara Aginako Bengoa Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziaduna da 2005 urtetik eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) lortu zuen titulua. 2003 urtetik 2005 urtera Elektronika eta Telekomunikazioak saileko Seinale Prozesamendua eta Komunikazioak ikerketa taldearekin lanean aritu zen. 2005tik 2015ra Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroan lan egin zuen ikerlari bezala Digital Media sailean. 2015tik 2018ra Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan lan egin zuen Matematika Aplikatuko sailean. Gaur egun, Informatika Fakultateko (UPV/EHU) Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala sailean lan egiten du irakasle eta ikerlari bezala.



Informatikako doktorea da 2017tik (UPV/EHU) eta bere ikerketa Konputazio bidezko Ikusmenean oinarritzen da batez ere, bere lana Irudi eta Bideoen Analisian bideratuta dago. Bere ikerketa aldizkari desberdinetan argitaratutako hainbat argitalpen eta bi patenteek babesten dute.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak