Gaia

XSLaren edukia

MANUELA IGARTUA OLAECHEA

Ezagutza arloa
Farmazia eta Farmazia Teknologia
Saila
Farmazia eta Elikagaien Zientziak
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
manoli.igartua@ehu.eus

Farmazian Doktorea 1998. urtean, UPV/EHUn. Farmazia Industrialean eta Galenikoan Espezialitatedun Farmazialari da.

Farmazia eta Farmazia Teknologiako arloko Katedraduna da 2019tik. CNEAI-ak aitortutako 3 ikerkuntza-seiurteko, transferentzia-seiurteko 1, 4 irakaskuntza-bosturteko eta Docentiaz programan Bikain kalifikazioa lortu du. Bere irakaskuntza eta ikertzaile jarduera arlo honetan garatu du, Farmazi Teknologia I eta IIko irakasgaien irakaskuntza emanez; azken honen Koordinatzailea izan delarik 2019-20 ikasturtera arte. Irakaskuntza ematen du ere Farmakologia, Medikamentuen Garapena, Ebaluazioa eta Arrazoizko Erabilera Masterrean. IdoFar Irakaskuntzaren Berrikuntzarako taldeko kidea da. Talde honek aitortza jaso du ADITU 2017ko deialdian, eta IKD Irakasle Talde Egituratuaren akreditazioa. Irakaskuntzaren berrikuntzako 4 proiektutan parte hartu du.

NanoBioCel ikerketa taldeko kidea da. Nazioarteko aldizkarietako 94 artikuluren, 6 patenteren eta 6 liburu kapituluren egilekidea da (h 33 Scopus). Bere ikerketa lerroak produktu bioteknologikoen mikrokapsulatzearen arloarekin erlazionatuta daude, ehunen birsorkuntza, txertoen garapena eta nerbio-sistema zentralaren gaixotasunen tratamendua bezalako arlo terapeutikoen aplikaziorako. 13 doktorego tesien zuzendarikidea izan da. Finantzaturiko 44 ikerketa-proiektutan parte hartu du.

Fakultateko Praktika Tutelatuen Dekanordea izan zen (2012-2017) eta Dekanoa (2017-2021).

Arabako Campuseko Errektoreordea da 2021ko urtarrilaz ger

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak