Gaia

XSLaren edukia

BEÑAT ZALDIBAR ARAMBURU

Ezagutza arloa
Zelulen Biologia
Saila
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
benat.zaldibar@ehu.eus

Biologian lizentziatua (Mikrobiologia) 1999an eta Biologia Zelularreko doktorea 2006ean UPV/EHUtik. Zientzia eta Teknologia Fakultateko (UPV/EHU) irakaslea 2007az geroztik.

Bere ikerketa-jarduerak ingurumenaren eraginak lurreko eta itsasoko organismoetan fokatu ditu. Horrela, esperientzia luzea du itsasoko eta lurreko organismoen histo(pato)logikoen ikerketan; moluskuak, zizareak eta arrainak barne. Bere ikerketa lanak 21 artikulu zientifiko eta ikerketako liburuen 3 kapitulutan isaltzen da, eta bere lana 70 Kongresu Nazional zein Nazioartekoetan baino gehiagotan aurkeztu du. Bestalde, 15 ikerketa proiektu nazional eta nazioarteko baino gehiagotan parte hartu du.

Bere irakaskuntza Zelulen Biologia eta Histologiaren arloan oinarritzen da eta 2007az geroztik graduko eta graduondoko klaseak irakasten ditu. Gaur egun, UPV / EHUko Biologiako ikasketen mugikortasunaren koordinatzailea da eta Zientziaren dibulgazioarekin eta irakaskuntzarekin lotutako hainbat jardueratan parte hartu du. Esate baterako, zientzia astea (2008-gaur egun), udako campus zientifikoek (2011-2013) edo Biologia Olinpiada 2008az geroztik eta azken honen koordinatzailea da 2012az geroztik. 2013az geroztik PREST GARA/GARATU deialdietan parte hartu du eta 2017az geroztik UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoa berezko tituluaren kozuzendaria da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak