Irakasleak

XSLaren edukia

SUSANA JODRA LLORENTE

Ezagutza arloa
Irudigintza
Saila
Irudigintza
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
susana.jodra@ehu.eus

Susana Jodra Llorente (Sopelana, 1971) Arte Ederretan Lizentziatua UPV/EHU, Kultura eta Pedagogia Masterra Berlineko Hochschule der Künste-n burutu eta Arte Ederretan Doktorea UPV/EHU da. Bere jarduera artistiko-ikertzailea eta irakaskuntza inprimatzeko teknika analogiko eta digitalean oinarritzen da, serigrafiari arreta berezia eskaintzen diolarik. Baliabide honen aldakortasunari esker, proiektu sortzaile eta berritzaileak garatu ditu. Bere ikerketa plastiko pertsonalean memoria, astarna, bilketa edo datuen bisualizazioa bezalako gaiak jorratzen ditu, beti ere feminismoa eta sostenibilidadearen ikuspegitik. Nazio eta nazioarte mailan bakarka eta taldeko erakusketetan parte hartu du: Berlin, Berna, Tainan, Hasselt…

Bernako Hochschule der Künste-ko etanpazio-tailerrean laguntzen du eta Patricia Schneider-ekin MODULARES proiektu artistikoan dihardu. Bere praktika artistikoak artista liburuak eta argitalpen anitzetarako egindako idatziak eta ilustrazioak biltzen ditu ere http://orcid.org/0000-0003-3414-1672

Gaur egun UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Irudigintza Sailan irakaslea da. Arte Graduan eta Sorkuntza eta Diseinu Graduan, Grafika Teknologikoa eta Grafika Eremu Hedatuan irakasten du. Zeramika: Arte eta Funtzioa Masterrean, Teknika Serigrafikoak Zeramikan Aplikatuak irakasten du eta Ikerketa eta Sorkuntza Artean Masterrean baliabide praktikoak eta teorikoak. LAIDA (Literatura eta Identitatea) ikerketa taldeko kidea da. https://www.ehu.eus/eu/web/laida

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak